
Eta, orain dela 40 urte inguru, 70ko hamarkadako krisiaren ondorioz sortutako globalizazio neoliberalaren gaur egungo fase honetan, bereziki, enpresa transnazionalen hedatze joera larriagotu da. Hauek, krisi honen irtenbide gisa, boterean dauden baloreak indartzen dituzte (onura asmoa, irabaziak maximizatzea, pilaketa, etengabeko hazkundea) Washingtoneko kontsensu izenez ezagutzen den proposamen politikoaren bidez (desarautzea, merkatuak irekitzea, flexibilizazioa, estatuen botereak mugatzea). Alde batetik, langile-klasearen diziplinatzeak eta, bestetik, garraioen, komunikazioaren eta informazioaren arloetako hobekuntza teknologikoek eragin positiboa dute proposamen honen inplementazioan.
Hala, enpresa hauek globalizazio neoliberalaren agente ekonomiko bilakatzen dira eta euren eremu fisikoa mundu osora zabaltzeaz gain, euren eremu sektoriala ere zabaltzen dute.Hala, nekazaritza, zerbitzuak, ondasun naturalak, bizitza beraren gaineko patenteak, eta abar kontrolatu eta hauek merkatu kapitalistan sartzen dituzte. Era berean euren eremu politikoa ere zabaltzen dute eta estatuek eta herriek baino eragin handiagoa lortzen dute.
Ondorioz, arlo ekonomikoaz harago, politika, kultura eta justizia arloetan ezohikoa den boterea eskuratzen dute. Zentzu horretan, eta botere ekonomikoari dagokionez, enpresa transnazionalak mundu mailako produkzio, banaketa, merkaturatze, finantza eta komunikazio kate handien erdian daude. Honi esker, estatuen beren ahalmena ere gainditzen duten onurak lortzen dituzte. Hauek dira honen adibide batzuk: Wal-Mart munduko enpresarik handienaren urteko salmenta-bolumenta Kolonbia eta Ekuadorreko BPGen batura baino handiagoa da; era berean, Shell enpresaren diru-sarrerak Arabiar Emirerri Batuen BPG baino altuagoak dira; eta gauza bera gertatzen da BBVA eta Guatemalaren kasuan.
Jakina, abantaila ekonomikoko egoera honek gero eta botere ekonomiko handiagoa dakar. Multinazionalek gaur egungo intentsitate baxuko demokrazia profitatu eta erabat defendatzen dute. Hala, bada, erabakiak herritarrengandik urrundu eta estatuz gaindiko esparruetan hartzen dira (TTIP[1] edo TISA[2]ren inguruko negoziazioetan ikusten ari garen bezala), parte-hartzearen eta informazioaren inguruan gutxienezko berme demokratikoak bete gabe eta estatuen eta nazioarteko instituzio formal (Nazioarteko Diru Funtsa, Munduko Merkataritza Erakundea) eta informal (G7) nagusien adostasunarekin. Beraz, testuinguru eta espazio hauetan, enpresa hauen eragina handitzen da lobbyen bitartez, eta, aitzitik, estatuek eta herriek eragin espezifikoa galtzen dute. Ondorioz, gobernuek rol nagusia ez duten espazioetan, herritarren defentsan aritzeko duten ahalmena mugatzen da. Aldi berean, transnazionalek hainbeste sartzen dute eskua gobernuen eskumen eta arduretan non askotan, estatuek nahiago duten hauekin aliatu gehiengo sozialen aurrean duten konpromisoa bete baino, bai derrotismoagatik (ez dago alternatibarik), bai limurtzeagatik (enplegua, negozioak, kanpo inbertsio zuzena, etab.) eta bai ustelkeriagatik (eroskeria, ate birakariak, etab.). Hala, korporazio handiak lehen mailako eragile politiko bilatzen dira.
Baina, horrez gain, enpresa transnazionalak botere kulturala ere lortzen ari dira. Hauek funtsezko rola dute sistemaren ugalketa sinbolikoan eta aktiboki aritzen dira zibilizazio indibidualista, kontsumista, zatitu eta despolitizatu honen defentsan. Izan ere, transnazionalek argi ulertu dute euren zilegitasuna imajinario kolektiboen eta balore nagusien menpe dagoela. Horretarako, transnazionalek kultura bereganatu dute (hau ahal den heinean merkantilizatuz), eta hazkunde kapitalistarekin eta intentsitate baxuko demokraziarekin bat datorren gizarte, munduko herritartasun eta ezagutza eredu unibertsala diseinatu, bultzatu eta hedatu dute.
Azkenik, botere ekonomiko, politiko eta sinboliko honen egitura mantentzeko amoz, enpresa transnazionalek botere juridiko izugarria eskuratzen dute. Honen adierazle, herrien burujabetza eta giza eskubideen nazioarteko eremua (soft law) gainditzen dituen lex mercatoria (hard law, itun, merkataritza akordio eta inbertsio akordio multzo konplexu batean oinarrituta) dugu. Hala, zigorgabetasunaren arkitektura sortzen duena enpresak babesteko herritarren eta estatuen ekimenen aurrean.
Hari-mutur guztiak lotu dituzte. Botere ekonomikotik politikora, eta politikotik kulturalera; gaur egungo marko juridikoa erasoezina da eta enpresak babesten ditu. Hauek funtsezko eragile hegemoniko bilakatu dira eta gure munduko errealitatean, gure bizitzaren esparru ezberdinetan eragin handia dute.
Kapitala eta bizitzaren arteko gatazkaren muinean
Enpresa transnazionalen eta egungo sistemaren arteko harremana erabat sinbiotikoa da. Alde batetik, sistemak berak, bere ugalketa-logikaren baitan, enpresa transnazionalen boterea ahalbidetu eta sustatu du, pertsonen eta herrien aurrean. Bestetik, korporazio handiak sistemaren funtsezko eragile eta zentro dira, sistema balioetsi eta sostengatzen dutenak, alegia. Sistema eta transnazionalak, beraz, ezin banatuzko bikiak dira. Hauek ez lukete bizirik iraungo onura, irabazia, lehiakortasuna eta pilaketaren baloreak sustatzen ez dituen gizarte eredua gabe; era beran, sistema ezin da gainditu transnazionalei era esplizituan aurre egin gabe. Euren etorkizuna ildo beretik ibiltzen da.
Ildo hau da, hain zuzen ere, gaur egun, bere izaera latz, gobernaezin, bortitz eta jasanezina erakusten duena. Zibilizazio-krisiaz ari gara. Dimentsio anitzezko krisian murgilduta gaude eta honek munduan nagusi den gizarte-ereduan du jatorria. Eredu honen oinarrizko zibilizazio-parametroak (aurrerapena, indibidualismoa, hazkunde ekonomiko kapitalista eta demokrazia liberalordezkagarria) eta printzipio nagusiak (irabazi-asmoa, etekina, pilaketa) la-rriagotu dira globalizazio neoliberalaren gaur egungo fasean, eta kale itsu batera garamatzate.
Hau funtsezkoa da, sistemak berak ezin baitio egoera honi aurre egin ongizate, demokrazia, justizia eta iraunkortasunaren klabean. Izan ere, hauek bigarren mailako edo sistemaren izaeraren kontrako baloreak dira. Hala, sistemaren izaera horrek egitura ahula du eta horren ondorio da herritar gehienok era bizi baina desberdinean pairatzen dugun menderatze sistema. Horretan biltzen dira kapitalismoa, patriarkatua, produktibismoa, kolonialismoa eta intentsitate baxuko demokrazia. Enpresa handiak dira, hain zuzen ere, menderatze anitz horren ezinbesteko eragileak. Zentzu horretan, euren baloreen eta merkantilizazio, zentralizazio eta kontzentrazio estrategien nagusitasunak ez du agindutako hobekuntza ekonomikoa ekarri (enplegu kantitate eta kalitatea, zerbitzu ematea, inbertsioak, teknologia-transferentzia); aitzitik, mundu osoko pertsona eta herri askok salatu duten bezala, oso inpaktu negatiboak izan ditu gizarte, politika, ingurumen eta kultura arloetan.
Sistemaren oinarrian sortzen den krisi bat bizitzen ari gara. Sistemak, era itogarri eta natural batean, espazioak merkantilizatu, menderatu eta lapurtu dizkio demokraziari, gizadiari eta bizitza berari azken finean. Beraz, horrelako sistema bat ezin da erreformatu; gainditu behar da. Bizitzaren eta kapitalaren arteko gatazka esplizituaz ari gara. Honetan, kapitalak bizitza ugaltzeko oinarri materialak hondatzen ditu, gehiengoa kaltetzen dituen indarkeria eta desberdintasunetan oinarritzen da eta gobernaezin bihurtzen da justiziaz eta iraunkortasunaz ari garenean. Beraz, gatazka larriagotzen da; bizitzaren alde egiten dute pertsonak eta herriak, alde batetik, eta bizitza arriskuan jartzen dutenak (kapitala, enpresa transnazionalak eta euren aliantzak), bestetik.
Bidea bitan adarkatzen da eta begi-bistakoagoa da beharrezkoa dela statu quoaren aurrean proposamenak aztertzea eta alternatibak sortzea eta martxan jartzea. Lehen esan bezala, sistema eta enpresa handiak biki siamdarrak dira. Hortaz, bada garaia translazionalei boterea, izaera eta jakintza kentzeko; pertsonek eta herriek euren oraina eta etorkizuna erabakitzeko burujabetza berreskuratzeko; justizia eta iraunkortasuna onura asmoaren eta etengabeko hazkundearen aurretik jartzeko eta herri-jakintza anitzak pentsamolde bakar eta korporatiboaren aurretik jartzeko.
Alternatibak transnazionalen aurrean… zein da norabidea?
Kapitala eta bizitzaren arteko gatazka larriagotu da eta, beraz, beharrezkoa eta premiazkoa da, kapitalaren erasoen aurrean eusteaz gain, gizarte antolaketa ezberdinak praktikan lantzen eta garatzen dituzten alternatibak proposatzea. Ildo horretan, transnazionalen jardueraren aurrean euste-hormak eraiki aldera, trantsizio prozesuak abiatu eta sendotu behar ditugu bizitzaren defentsan, transnazionalen logiketatik kanpo dauden espazio emantzipatzaileak lortzeko.
Gainera, hau posiblea da. Hala, enpresa hauek lortu duten erabateko boterea gorabehera, gaur egun, enpresen botereari aurre egiten dioten alternatibak sortzen ari dira. Ez gara, hortaz, utopia zehaztugabeetan oinarritutako itxaropenaz ari, aitzitik, existitzen diren praktikez ari gara, gizadiak bere etorkizuna erabakitzeko duen gaitasunaz, hain zuzen. Beraz, erronka praktika hauek antolatzea da, enpresei aurre egiten eta espazioak, baloreak eta zilegitasunak kentzen dizkieten estrategia politikoen bidez demokraziazko, berdintasunezko eta iraunkortasunezko espazioak progresiboki lortzeko.
Lehenik, hauek intentsitate ezberdinak izaten dituzte trantsizio logika honen barruan; erresistentziatik (aurreko martxoaren 8an Brasilgo hainbat emakume nekazarik egindako monolaborantzen okupazioa) proposamen alternatibora (elikadura burujabetza, ekofeminismoa, ekonomia solidarioa), arautzeak barne (arau lotesleak eta nazioarteko behatokiak). Bigarrenik, ekimen hauek eragile ezberdinek bultzatzen dituzte, hala nola, gizarte mugimenduek (sektore estrategikoen nazionalizazioa,ondasun naturalen kontrol publiko edota soziala, lanaren banaketa), gobernuek (informazioaren merkantilizazioa arautzen duten legeak, eskubideen defentsarako arauak), pertsonek (kontsumo arduratsua, boikota) eta enpresek berek ere (barne demokrazia, lana kapitalaren aurretik jarri, kapitalaren kudeaketa ez kapitalista). Azkenik, iniziatiba hauek gure mundu mailako gizartearen esparru ezberdinen arabera formulatzen dira: lurraldea (merkatu soziala, eskala handiko meatzaritzaren kontrako borroka), estatua (gizarte segurantzaren nazionalizazioa), eskualde maila (ALBA-TCP[3]n defendatutako elkarrekikotasun baloreak) eta nazioartea (Herrien Nazioarteko Hitzarmenaren proposamena[4]). Hortaz, funtsezkoa da alternatiba zenbatezin horiek onartzea, ezagutzera ematea eta antolatzea (aipatutakoak adibide gutxi batzuk baino ez dira) multinazionalen aurrean lehia integral eta trantsizio-logika batetik.
Hala ere, puntu honetan hau galdetu behar diogu gure buruari: Zein da gure alternatiben jomuga? Norantz ibiltzen dira? Zeren aurrean dira alternatibak? Zertarako? Edozein proposamen ez da zertan gaur egungo sistemaren alternatiba izan bakarrik parametro eta printzipio hegemonikoekin bat ez datorrelako Aldi berean, iniziatiba guztiak ez dira trantsizio prozesu logika batetik abiatzen, ezta menderatze anitzeko sistemaren inguruan egituratutako errealitate konplexuaren azterketa zehatzetatik ere. Momentu honetan, eredu itxi eta unibertsala baino, printzipioak eta indar-ideiak behar ditugu eta hauek alternatibak sortzeko erreferentzia izango diren emantzipazio helburuak definitzen lagundu behar digute.
Asko dira zentzu honetan ekarpenak egiten dituzten ikuspegiak (ekonomia feminista, ekologikoa, marxista, solidarioa, elikadura burujabetza, dekolonialtasuna, bizitze ona, etab.). Oso zehatzak ez badira ere, hemen doaz, proposamen modura, iradokitzailetzat jotzen dugun indar-ideia batzuk: bizitzaren iraunkortasunaren nagusitasuna, gaur egun, kapitalaren ugalketari ematen zaionaren ordez; aniztasunaren onarpen eta antolaketa, eredu hegemonikoaren ustezko unibertsaltasunaren eta izakien, botereen eta ezagutzen hierarkizazioaren ordez; demokrazia partizipatiboa, gaur egungo intentsitate baxuko demokraziaren ordez; kolektiboaren eta erkidegoaren garrantzia, indibidualismoaren ordez; egunerokoaren politizazioa, alor orokorra eta pertsonala lotzen duten dinamiken barruan; eta sistemarekiko eta bere eragile nagusiekiko, besteak beste, enpresa transnazionalekiko lehia.
Indar-ideia hauek arlo sozioekonomikora eta enpresa handiekiko lehiara ekarri aldera, eta alternatibak sortzeko ahaleginak nora bideratu ulertzen lagunduko digutelakoan, gako hauek proposatzen ditugu:
• energia, material eta hondakinen zikloak nork bere egin;
• eskariaren kudeaketa demokratikoa, kontsumo baxuago eta arduratsuago bati lotua;
• erabaki ekonomikoen demokratizazioa (estatuak, herriak, komunitateak, enpresak, familiak);
• ekonomiaren desmerkantilizazio kapitalista (ondasun komunak, jabetza publikoa edo/eta soziala);
• lanaren bidezko banaketa;
• baliabideen berdintasunezko banaketa;
• kulturaren demokratizazioa (komunikazioa, ezaguera, etab.);
• ekonomia anitzak onartzea;
• kapitalistak ez diren ekonomiak sustatzea;
• elkarrekikotasunean eta lankidetzan oinarritutako sistema ekonomikoen aldeko apustua;
Zibilizazio-momentu konplexu batean bizi gara, baina gure beharra, gure premia eta gure itxaropena bide berriak eta jomuga berriak pentsatu eta sortzea da, baita horiek ibiltzea ere, transnazionalekin boterea, izaera eta ezaguera lortzeko lehiatuz. Guztion konpromisoa da, gure konpromisoa, alegia.
Gonzalo Fernández Bakea eta Duintasuna / Paz con Dignidad eta Latinoamerikako Multinazionalen Behatokiko (OMAL, gaztelaniazko siglen arabera) erakundeen koordinatzailea da.
En castellano: “Alternativas para disputar el poder, el ser y el saber a las transnacionales”
Artículo publicado en el nº66 de Pueblos – Revista de Información y Debate, tercer trimestre de 2015.
NOTAS:
- Amerikar Estatu Batuen eta Europar Batasunaren arteko Merkataritza eta Inbertsio Lankidetza Transatlantikoa (ingelesezko siglen arabera).
- Zerbitzuen Merkataritza Akordioa (ingelesezko siglen arabera).
- Ameriketarako Alternatiba Bolivarioanoa – Herrien merkataritza Ituna (gaztelaniazko siglen arabera).
- Hernández Zubizarreta, Juan; González, Erika y Ramiro, Pedro (2014): Tratado internacional de los pueblos para el control de las empresas transnacionales: Una apuesta desde los movimientos sociales y la solidaridad internacional, Cuadernos de Trabajo / Lan-Koadernoak, Hegoa, 64. zkia..


El análisis relieva los males de la actual civilización y remarca la falta de democracia calificándola como light. Para los correctivos, sin embargo, plantea ejemplos que lamentablemente, también tienen graves problemas y se refieren a que los pueblos combaten todo lo que anota el autor, pero caen en lo mismo pero con otro nombre y terminan conculcando su deseo de más democracia.
Considero que se debe puntualizar o investigar que sucede en América Latina, realmente en estos días, ya que se empieza a boicotear la convocatoria de las urnas en varios países, los escándalos de corrupción que salpican a varios gobiernos progresista no pueden ser tolerados bajo la premisa del espíritu de cuerpo.
Una corriente más fuerte empieza a crecer y sobre la base de la Economía Solidaria, pretende la transformación del Ser Humano y no únicamente la equiparación de bienestar material dejando intacta la pobreza espiritual, que en América Latina se la profundiza con el modelo de consumo irresponsable y que los gobiernos “progresistas” han privilegiado como logros.
La disputa está en crear Economía o como señaló Aristóteles lo que se crea es el enriquecimiento denominado crematística.
Este enriquecimiento se observa tanto desde los gobiernos, trasnacionales de derecha y muchos de los gobernantes autollamados de izquierda.
Será enriquecedor analizar ambos lados y no ser condecendientes con ninguno de los dos.
Por ello que muchos analistas plantean la creación de una Nueva Economía o un Tercer Sector, no se conoce si es adicional al Público y Privado o si es entre la derecha y la izquierda o entre el capitalismo y el socialismo real.