#00 Herriak – 2017ko ekaina

Hilabete honetan jada, Herriak aldizkaria jaio berri da. Herriak, Bakea eta Duintasuna Elkartearen proiektu bat da: euskara hutsean ekoiztutako aldizkaria. Pueblos aldizkariak lantzen dituen gaiak osatzen ditu, baina tokian tokiko gaiak jorratuz ikuspegi internazionalista eta feminista batetik.

Komunikazio-tresna honen helburua nazioarteko lankidetzaren agendan dauden erronkak tokiko arazo eta aldarrikapenekin bat egitea da.

Azalaren diseinua Unai Zorriketak egin du.

Herriaken zuzendaritza-taldea orain arte proiektua babestu izan duten lagunek osatzen dute: Alfre Elgezabal, Jule Goikoetxea, Jon Gonzalez, Maddi Goikoetxea, Agus Hernan, Koldo Alzola, Edurne Bengoetxea, Andrea Gago eta Ander Bolibar.

Aldizkarian aurkituko dituzun edukiak www.revistapueblos.org atarian ere egongo dira eskuragarri.

Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu ale hau osatzeko kolaboratu duten pertsona guztiei, besteak beste, Txema Abarrategi, Mertxe Mugika, Maddi Goikoetxea, La Basu, Txaramela Pasta Agroekologikoa, EHNE Bizkaia, Via Campesina eta Lakabe. Baita AEKri ere, beraiek egin baitute euskarazko zuzenketa.

Aldizkariaren koordinazioa Eneko Calle Garcíak egin du; diseinu eta maketazioa, Kalaka Komunikazio Parekideak; eta azalaren diseinua, Unai Zorriketak.

Informazio gehiago:
info@revistapueblos.org

Jarrai gaitzazu:
@revista_pueblos
@pazcondignidad


EDUKIAK:

SARRERA

MIHI–LUZEAK

SAKONEAN

GENEROA

GURE HEROIAK

TXIKITIK HANDIRA

KULTURAKTUA

SARETZEN

HERRIEN AGENDA


#00 Herriak – 2017 Ekaina by Revista Pueblos on Scribd


Print Friendly, PDF & Email