Tag Archives: crisis civilizatoria

Latinoamerikako aldaketaren gobernuak bidegurutzean

Dagoeneko, 16 urte igaro dira Hugo Chavezek hauteskundeak lehenengo aldiz irabazi zituenetik. Gertaera garrantzitsu honek izen ezberdinak (posliberala edo progresista) jaso dituen ziklo politiko berri bat zabaldu zuen. Hala, eskualdemailan, heterogeneotasuna oinarri hartuta, doitze-eredu neoliberalaren kontra neurri ezberdinetan agertzen den blokea eratu da. Era berean, hauteskunde-politikari dagokionez, gertaera hura doitze-eredu horren kontrako gizarte mugimenduen katalizatzailea izan da bakoitzari dagokion herrialdean.

Transnazionalei boterea, izaera eta jakintza kentzeko alternatibak

XVII. mendean, lehenengo merkataritza-konpainiak jaiotzen ikusi zituzten pertsonak, XIX. mendean Manchesterren lehenengo ehungintza-fabrikak sortzen ikusi zituztenak; eta XX. mendeko lehenengo 60 urteetan enpresa fordista handiak eta AEBko lehenengo enpresa-konglomeratu handiak ezagutu zituzten horiek harritu egingo lirateke enpresa transnazionalek gaur egun lortutako boterearen aurrean. Are gehiago, Karl Marx bera (kapitalaren zentralizazio eta kontzentrazio dinamikak ondo ezagutu bazituen ere) aho zabalik geratuko litzateke enpresa handien dimentsio orokorra eta hauek gure bizitzetan eta mundu globalizatu honetan bizi garen herriongan duten eragina ikusiko balu.