Tag Archives: modelo de ajuste neoliberal

Latinoamerikako aldaketaren gobernuak bidegurutzean

Dagoeneko, 16 urte igaro dira Hugo Chavezek hauteskundeak lehenengo aldiz irabazi zituenetik. Gertaera garrantzitsu honek izen ezberdinak (posliberala edo progresista) jaso dituen ziklo politiko berri bat zabaldu zuen. Hala, eskualdemailan, heterogeneotasuna oinarri hartuta, doitze-eredu neoliberalaren kontra neurri ezberdinetan agertzen den blokea eratu da. Era berean, hauteskunde-politikari dagokionez, gertaera hura doitze-eredu horren kontrako gizarte mugimenduen katalizatzailea izan da bakoitzari dagokion herrialdean.