Gaur egun, Kolonbian tradiziozkoa ez den esportaziorako produktu nagusia lore freskoa da[1]: “Sektoreak, 150.000tik gora lanpostu sortzen ditu estatuko 48 udalerritan, era zuzenean zein zeharkakoan. Era berean, lorezaintza, tradiziozkoak ez diren esportazioen partida nagusia bilakatu da”.
Loreen esportazioa Amerikako Estatu Batuetara eta Europar Batasunera zuzenduta dago. Hain zuzen, Kolonbiako Lore Esportatzaileen Elkartearen (Ascofl ores)[2] datuen arabera, esportazioen ehuneko 78a Estatu Batuek hartzen ditu. Beraz, sektoreak bi herriek sinatutako merkataritza librerako itunei esker, muga-zerga abantailez profi tatzen da[3].

IKUSPEGIAK ETA ERREALITATEA
Loreen merkatua, gainera, sektore moldagarrienetariko bat da nazioarte mailan, herri gehienetan eskaria gora doalarik. Nazioartean, Kolonbia bigarren esportatzailerik handiena da. Ikuspuntu ekonomikotik begiratuta sektore onuragarria dirudi, bai herria eta bai langileentzako; izan ere, lanindar behar handiak ditu lore industriak.
Lehen begiratuan, Kolonbiako lan egoera bere momentu onenean dagoela pentsa genezake. Alabaina, egunerokoa ez da horren “arrosa-kolorekoa” langileen eskubide urraketa hartzen badugu kontuan.
Laborantzen jabetza ikertuz gero, gehienak enpresa edota pertsona atzerritarren eskuetan daudela ikus daiteke. Kolonbian, Bogotako sabanan bereziki, abantailak aurkitu zituzten jabeek, hala nola, lur emankorrak, eguzkia, ur baliabide ugariak, Bogotarekiko hurbiltasuna (eta haren aireportu internazionalarekikoa) eta belan-indar merkea. Abantaila hauen ondorioz, enpresen eraketa eta ezartzea ehuneko 300a hazi da. Hau, orokorrean, kaltegarria da eskualderako. Nahiz eta, batzuen aburuz enplegua den onuradun, egiatan, baliabide naturalak xahutu eta langileak esplotatzeaz gain, produktua esportatzen dutenek lortzen dute etekina.
2008 eta 2010 artean, pesoaren balioa handitzearen eraginez, krisia izan zen lore-hazkuntzaren sektorean eta, ondorioz, sektore honi zuzendutako maileguak sortu ziren salbamendu planaren baitan. Beranduago jakin zenez, ordea, zenbait enpresak kapitalak erbesteratu eta kiebra egin zuten.
Ikerketak ere eskatu baziren ere, azkenean gertatutakoa ez zen argitu izan, eta hau gutxi balitz, krisiaren ondorioz, lan-eskubideen urraketak eta langileen bizi baldintzak okerrera egin zuten. Langile kopuruen murrizketek eta enpresen porrotek, gero eta ugariagoak, langile asko utzi zituz ten diru-sarrera eta kalte-ordainketa egokirik gabe. Aldi berean, enpresek azpikontratazioari ekin zioten eta gizarte-segurantza eta beste oinarrizko eskubide batzuk baztertu ziren hainbat enpresatan.
PRESIO HANDIAGOA EMAKUMEEN GAIN
Ez dirudi errealitatea tristeagoa izan daitekeenik, baina emakumeez hitz egiten ari garenean bada. Emakumeak sektoreko langileen ehuneko 65a inguru dira. Horietatik, ehuneko 30a familiaburuei dagokie. Askotan, gobernuak eta hedabideek lore-hazkuntza sektorea emakumeentzako lan sortzaile gisa aurkeztu dute eta, teorian, “herriko emakumeentzat herritarrentzat lan eta soldata aukera hobeagoak” eskaintzen ditu. Baina instituzio eta hedabide atzerritarren aurrean kanpaina ona egiten badute ere, alde handia dago errealitatearekin: soldata baxuko lanak eta ezegonkortasuna dira emakumeek egunero bizi izaten dituztenak.
Haatik, lorezaintzaren sektoreak etekin handiagoa lortu nahi du. Gero eta produktibitate altuagoa exijitzen zaie langileei produkzio eskariak asetzeko xedearekin. Emakume askok ezin diote horri uko egin: hau da belan raien diru-sarrera bakarra eta ez dut beste lan bat lortzeko aukerarik. Gehienek, horretaz gain, ez dituzte euren lan eskubide eta berme sozialak ezagutzen. Ez dakite Kolonbian dagoen lanaren inguruko legeria eta are gutxiago hau nola betearazi.
ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK
Era argian, egiten diren kontratuek enpresariei abantailak eta langileei desabantailak eskaintzen dizkiete. Lanari lotutako gaixotasunen, lan-istripuen eta kaleratzeen kasuetan langileek, beldurrez, edozein dokumentu sinatzen dute eta enpresariek erabakitzen dituzten kalte-ordainketak jasotzen dituzte ez baitakite zenbatekoa den dagokiena.
Osasunaren esparruan argiagoa da emakumeen eskubide eza enpresa askotan haurdunaldi testak eskatzen baitzaizkie emakumeei etengabe. Bera, emakumearen sexualitatearen inguruan ere erabakiak hartzen dira: derrigorrezkoa da planifi kazioa, amatasun baimenak eta bajak direla-eta haurrak izateak “karga bat” baita enpresarentzako. Gizonen kasuan, aldiz, ez dago horrelako baldintzarik. Horrek herrialdeko matxismoa uzten du agerian aitatasuna eta amatasunari dagokienez.
Horretaz guztiaz gainera, langileen eskubideak babestu behar dituzten instituzio eta funtzionarioek langileen salaketen aurrean ez ikusiarena egiten dute hainbat kasutan. Antza, administrari batentzat, zergak ordaintzen dituen enpresaria eskubideak erreklamatzen dituen langilea baino errentagarriagoa da. Gobernu entitateek emakumea sustatu eta lan merkatuan sartzeari publizitatea egiten diote. Aitzitik, ez dituzte kalteak kontutan hartzen, hots, lan baldintza eskasak, langileek jasaten duten lan karga, soldata baxuak, 12 ordutik gorako lanaldiak eta nagusiek emandako tratua.
Hau gutxi balitz, emakumeek euren buruaz daukaten iritzia eta haien itxaropen falta ez dira oso lagungarriak. Ama eta familiaburuak direnek lana behar dute eta, hortaz, haien diru-iturria mantentzeko asko haien osasuna eta duintasuna arriskuan jartzeraino ailegatzen dira. Eskubideak aldarrikatzea ez da aukeratzat hartzen; langileak kaleratzeen beldur dira eta badakite beste enpresek ez dituztela beraien eskubideak exijitzen dituzten horiek kontratatuko. Dagokiena eskatzera ausartzen direnek errepresaliak jasan behar izaten dituzte, baita lana galdu ere.
Gauzak horrela, emakume langile kolonbiarraren egoera lore-hazkuntzan bi aurkiko txanpona dirudi. Alde batetik, gobernuak eta enpresek aurkeztutako irudia, hau da, lan aukera eta lan baldintza onak. Bestetik, teoriatik irten eta praktikara pasatzea eskatzen dutenek bizi izaten duten errealitate gorria. Emakumearen lan esplotazioa (bereziki lore-hazkuntza industrian) biolentzia ekonomiko, psikologiko eta soziokulturala dela uste dutenen errealitatea. Deiadarra da hau, emakume guztiok altxa gaitezen, geure burua pentsatu eta proiekta dezagun eta geure eskubideak aldarrikatu ditzagun.
Cactus Bogotako sabanako emakume, gazte eta erakunde sozialekin Giza Eskubideen,
Eskubide Ekonomiko eta Sozialen eta Ingurune Eskubideen inguruan prozesu parte-hartzaileak sustatu eta lantzen ditu.
Itzulpena Iñigo Gallastegik egin du.
Artikulu hau “Emakumeak eta lana” (55 zenbakia – Lehen hiruhilekoa – 2013) dosierrean argitaratu da.
Nº 55 de Pueblos – Revista de Información y Debate, Primer trimestre de 2013.
Publicado también en castellano.
NOTAK:
- El Espectador, 2012ko Maiatzaren 13a.
- Ascoflores-en weborria: www.asocolflores.org.
- Acuerdo de Promociones Comerciales entre Estados Unidos y Colombia, 2012ko Maiatzaren 15etik indarrean.

