1. GUARDETXEKO AHOTSA. Guardetxeak TtanTtakun Irratian ekoiztutako irratsaio honetan Euskal Herria 11 Kolore herri ekimenarekin bat egin eta Guardetxean antolatutako aniztasun jaiaren berri ematen dute. Aldi berean, Kulturarte, udako 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako tailerrak, aurkezten dituzte. Haurrentzako ikaskuntza gune bat dira, zeinetan iritzi kritikoa, jakinmina, elkartasuna, aniztasuna, aurkikuntza onak,.. lantzen dituzten. www.guardetxeabandabat.org
2. GIZA ESKUBIDEAK BURU GAIXOTASUNEN AZALEAN. Arraztalo elkarteak gonbidatuta, Ararteko burua izandako Iñigo Lamarcak, buruko gaixotasunen inguruan aritu da Oiartzun Irratian. Bere ustez, beharren araberako zerbitzu eta baliabideak beharrezkoak dira osasun arreta osatzeko. Giza eskubideak azalean daudenez gizarte osoaren erantzukizuna da, eta prebentzio zein detekzioaren garrantzia azpimarratuz amaitzen da irratsaioa. https://arraztaloelkartea.wordpress.com/
3. TXOTX! Sagardoa dastatzen ikasten. Guillermo Castaños enologoa Oiartzun Irratitik pasatu zen Arraztalo elkarteak antolatutako sagardoaren ekoizpen eta dastaketa inguruko ikastarora gonbidatuta. Sagardoa lortzeko burutzen den prozesuaz aparte, sagardotegi batera goazen momentuan izan beharreko jarrera ere aipatzen du. Ikastaroan gainera, kalitatezko sagardoa izango litzatekeenaren azterketa ere egingo dute. On egin! https://arraztaloelkartea.wordpress.com/
4. ADI! Katxondeo taldea uhinetan… LHko 3.mailako ikasleak osatzen dute Katxondeo taldea. Udalekuetan daudela hurbildu ziren Oiartzun Irratira txisteak, albisteak eta burututako ekintza desberdinak kontatzera. Arraztalokoekin ere elkarlanean aritu ziren baratzean. Era berean, kazetari bati, Oiartzungo udaletxeko langile bati eta baita herriko irratian lan egiten duen bati egin diete elkarrizketa euren lanen inguruan galdetzen dietelarik. http://www.oiartzuarrak.org/abaraxka
5. Puxpuru, xirrimirri, pikoketa eta zirigor… LH4ko ikasleak! Oiartzun Irratian izan ziren udalekuetan burutzen dituzten ekintzen irratsaioa egiteko; honetan, dibertigarriak iruditu ez zitzaizkien ezagutza jolasak aipatu zituzten, besteak beste. Sahara eguna antolatu zuten eta futbolean ibiltzen den neska bati elkarrizketa bat ere egiten diote. Amaieran, telefono bidezko lehiaketa bat burutzen dute. Zeinek irabaziko ote du? http://www.oiartzuarrak.org/abaraxka
6. MEMORIA HISTORIKOA ETA ONDAREA. Aranzadi, Beloaga Bizirik eta Kattin Txiki kultur elkarteekin lankidetzan, Beloagako gazteluaren nondik norakoak gizarteratzeaz arduratzen da Olatz Retegi, antropologo soziala. Oiartzungo bigarren hezkuntzako ikasleentzat unitate didaktikoak prestatzen dihardu. Euskal Herriko memoria historikoaren garrantzia azpimarratu du Oiartzun Irratian. http://www.1512-2012.com/?tag=oiartzun
7. ENBATA DATOR! Itxaropena pizteko asmoz, Donostiako Piratek bere ekarpentxoa egin diote Piztu Itxaropena karabanari 200 tona elikagai inguru bilduz. Pasa den urtekoa, Argeliako kanpamentutara bidaltzen den 11.a da eta Donostiako Piraten kidea den Ander Frente Polisarioko Mohammed Fadhel ordezkariarekin egon zen Saharar herriaren egungo egoera TtanTtakun Irratian kontatzeko asmoz. http://www.donostiakopiratak.eus/
8. EMAKUMEAK KOMUNIKAZIOAN. Oihana Etxebarrietak, kazetaria eta Bilgune Feministako kidea, komunikazio eskubideari buruz hitzegin du Antxeta Irratian genero ikuspegi batetik. Komunikazioa eskubide unibertsala den arren, medio handiek sistemaren mesederako diren iritziak islatzen dituzte, besteak beste, kapitalismoa eta heteropatriarkatua bermatzeko. Bestalde, komunikazio parekidearen bidean lan handia dago egiteko. http://bilgunefeminista.eus/
9. BELOAGARI BIZIA EMAN NAHIAN. Orain arteko ibilbideaz eta egungo erronkaz aritu da Joxe Mari Iturrioz, Beloaga Bizirik elkarteko kidea, Oiartzun Irratian. Izan ere, krisi ekonomikoa dela eta, Aranzadi, zeinak elkartearekin batera indusketa lanak burutu dituen, Beloaga zaharberritzearen proiektua bertan behera uztekotan dago. Horregatik, herritarren kolaborazioari deia egin diote, firmak eta hamar euroko ekarpenak bilduz. http://www.1512-2012.com/?tag=oiartzun
10. UME SAHARARREI ONGI ETORRIA OIARTZUNEN. El Watan, Oiartzungo Sahararen lagunen elkartek, urtero bat egiten du Oporrak Bakean programarekin, ahalik eta ume gehien desertuko 50 gradutik gorako tenperaturatik eta baldintza jasangaitzetatik hilabete pare batez urruntzeko. Pasa den urtean, zapi izan ziren Oiartzunen uda pasatu zituzten ume sahararrak eta ongi etorria egin zieten Oiartzungo plazan. Bertan izan zen Oiartzun Irratia. http://www.oiartzuarrak.org/watan
11. HAUR SAHARARREN AHOTSA. Hassanieraz, euskaraz, gazteleraz… moldatu behar izan dira Oiartzunen udara pasa zuten haur sahararrak, eta halaxe abestu dute irratian ere. Poza eta alaitasuna nagusi, oso ondo ibili direla kontatu digute hitz gutxitan eta hurrengo batean ere gustura bueltatuko direla herrira. Ea denon artean posible egiten dugun itzulera hori, baina oraingoan euren herrira, Mendebaldeko Saharara, alegia. http://www.oiartzuarrak.org/watan


