Generotik Sexu eta genero aniztasunera. Lankidetza ez normatiboa.

Azken urteotan, gure ingurunea pairatzen ari den krisiak hausnarketa sakona ekarri du Garapenerako Lankidetzaren sisteman, bai GKEen artean bai instituzio publikoetan. Aldaketak ematen ari dira, zenbait kasutan “egitearen” inguruan (instrumentuak, deialdi motak, aurrekontuak, ...) eta beste batzuetan, ordea, “izatearen” inguruan. Azken horri autore batzuek Nazioarteko Lankidetza Eraldatzaile edo Lankidetza Kritiko deitu diote.

Lankidetza horren ezaugarrien artean hauek aipatzen ditugu: lehenik, Garapenerako Lankidetza Hezkuntza binomioarekin hautsi nahi dela, tokiko eta munduko eragile eta mugimenduekin estrategiak antolatuz. Artikulu honetan Lankidetza hitza erabiltzen dugunean, horrek Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza ere barne hartzen du; eta bigarrenik, Iparraldeko eta Hegoaldeko gizarte-mugimendu eta erakunde herritarren arteko harremanek duten garrantzia, esaterako, aspaldi honetan mugimendu feministak ehundutakoak. Hala, mugimendu horrek, bere esperientzia handitik abiatuta, eztabaidan jartzen ditu testuinguru desberdinetan erakunde feministek burutzen dituzten jakintzak, estrategiak eta praktikak, tokiko zein mundu mailako eragina lortuz.

Testuinguruaren inguruko hausnarketa labur honen ondorioz, Lankidetza Eraldatzailean sexu eta genero aniztasunak rol garrantzitsua izateko eman beharreko elementuak nabarmenduko ditugu. Alde batetik, zenbait erakunde feministak lesbiana eta trans pertsonen eskubideen inguruko eztabaidak eta praktikak barne hartu dituzte euren agendan. Beste alde batetik, LGTTBIQ (Lesbiana, Gay, Transexual, Transgenero, Bisexual eta Intersexual) izenez ezagutzen diren pertsonen kontrako indarkeriaren eta eskubideen urraketen salaketak gero eta ugariagoak dira eta hedabideetan eta sare sozialetan gehiago ageri dira. Hala, orain dela gutxi Garapenerako Lankidetzan onartuak ez ziren errealitate horiek gero eta gehiago aipatzen ari dira. Zenbait instituziotik sexu eta genero aniztasuna finantzamendua merezi duen gaitzat hartzen duten deialdiak proposatzen ari dira. Zenbait GGKE ere lantzen ari diren genero dimentsioa berrikustea proposatzen ari dira; binarista eta heterosexista den sexu/genero sistemarekin hautsiz eta askotariko aukera eta ikuskera zabalagoetara irekiz.

SEXU ETA GENERO ANIZTASUNA BAZTERKETAREN HIRUKOAN

Sexu eta genero aniztasunai pertsona guztiak ukitzen ditu, ez LGTTBIQ pertsonak bakarrik. Hori errealitatearen ikuspegi zabalago bati dagokio, nahiei, gorputzei, sexualitateari, generoari, aukerei eta ibiliei dagokienez. Era berean, nagusi den eredu heteronormatiboaren aurrean, alternatiba teoriko eta praktikoak irudikatzen ditu. Horrez gain, heteronormatibitate horren ezaugarri bat heterosexismoa da; izan ere, heterosexualak (eta gizon eta emakumeen artean desberdinak) diren desio eta praktikak bakarrik onartzen ditu.

Lankidetzaren esparruan eredu hegemonikoa neoliberala eta etnozentrikoa dela entzun ohi da eta sektore honetako eragileek ekarpen handiak egin dituzte eredu horren aurrean gizarte aldaketa alternatiboak lortzeko, arrakasta handiagoz edo txikiagoz,. Haatik, erakunde feministen interpelazioari esker eta sexu eta genero aniztasunaren eremuko erakundeekin kontaktu handiagoa izanagatik, eredu hegemonikoaren karakterizazioa gero eta konplexuagoa da eta heteronormatibitatea hirugarren ezaugarri gisa barne hartzen ari da.

Hala, esan daiteke, eredu hori hiruko ideologiko batek osatzen duela eta mundu osoko pertsonen bizitzan eragina duela: neoliberala da, etnozentrikoa da eta heteronormatiboa da. Hiru ezaugarri hauek elkarren osagarri dira eta, ekintza eraldatzaileak egingo baditugu, era intersekzionalii batean egin behar zaie aurre. Hiru ezaugarri horiek kontuan hartzen baditugu, normatiboak ez diren, hesiz kanpo geratzen diren eta, azken finean, zapalketa moduren bat pairatzen duten praktikak, pertsonak eta kolektiboak identifikatzeko gai izango gara.

Hiru ezaugarri hauek intersekzionatu ezean, okerrak egin ditzakegu. Esaterako, pertsona gay edo lesbianak, berez, ez direla normatiboak eta euren eskubideen urraketak pairatzeko arriskua dutela pentsa dezakegu. Eran berean, pertsona heterosexual guztiak normatiboak direla eta euren eskubideak bermatuta daudela uste dezakegu. Agian adibide hauek auzi hori hobeto ulertzen lagunduko digute: espainiar estatuko hiri bateko alkatea, Alderdi Popularrekoa, gay da eta Udaletxearen areto nagusian ezkontzen da, zeremonia publikoan. Pertsona hori normatiboa da ala ez da normatiboa? Beste alde batetik, alkate horren hiri berean bizi den Sudango emakume migrante heterosexual bat, normatiboa da ala ez da normatiboa?

ERRONKAK ETA AUKERA EZ NORMATIBOAKiii. GENEROTIK SEXU ETA GENERO ANIZTASUNERA

Aipatutako testuingurua eta aurre egin beharreko eredu hegemonikoaren hirukoa kontuan hartuz, Latinoamerikako (Guatemala, El Salvador eta Nikaragua) hiru erakunde elkarrizketatzeko eta Euskal Herriko bi erakunderen hausnarketa prozesua laguntzeko aukera izan dugu. Hauek dira horien ekarpen batzuk, sexu eta genero aniztasuna Lankidetza Eraldatzailearen eremuan sar lezaketen prozesuen gakoak erakusten dituztenak:

  1. Sexu eta genero aniztasuna kontuan hartzen denean, duela urte batzuk genero ikuspegia lantzen hasi zeneko erresistentzia berdinak azaltzen, emaitza berdinak lortzen ez diren arren. Arrazoi asko direla eta generoa gehitzea ez da lan erraza izan eta hori zailtzea sexu eta genero aniztasunarekin zailagoa izan daiteke. Era berean, badirudi gaur generoaren ikuskera binarista ez duela balio, sexu eta genero aniztasunak koherentzia eta ikuspegi konplexuago bat eskainiz.
  2. Nahiak, gorputzak eta sexualitateak eremu pribatuko kontutzat hartu ohi dira eta, ondorioz, ez dira agenda politikoan txertatzen. Mugimendu feministak aspalditik gogorarazten digu pribatua ere publikoa eta politikoa dela. Prozesu eraldatzaileak lagundu nahi baditugu kontuan hartu behar dugu gorputzek eta sexualitateek ere errealitateak sortzen dituztela.
  3. Desazkundearen eta bizitze onaren ikuspegiei esker, zaintzak dimentsio garrantzitsua direla ulertzen ari gara. Gorputzak, nahiak eta sexualitateak ere zaintzaren parte dira eta hauek elikatzen dituzten espazioak sortu behar ditugu.
  4. Sexu eta genero aniztasunaren inguruan aritzeko ezinbestekoa da hau, besteak beste, gizarte, kultura eta ekonomia dimentsioekin intersekzionatzea.
  5. Hegoaldeko erakunde asko urteak daramatzate ikuspegi hau barne hartzen, nahiz eta Iparraldeko lagunek ez egin. Hau egin dutenak erakunde feministak izan ohi dira, hauetan, aspalditik, esperientziak sortu baitira emakume lesbianen eskubideen inguruan. Dauden esperientzia hauek ezagutzera ematea eta LGTTBIQ pertsonek dituzten gaitasun politiko eta ideologikoak aintzat hartzea beharrezkoa da, hauek dituzten prospektibak identifikatuz eta indar politikoa antolatuz.
  6. Lankidetza prozesuei lotutako erakundeetako askok sexu eta genero aniztasuna onartzen dute. Hala ere, estrategia zehatzak, lan esparruak eta egin beharreko ekintzak definitu gabe egon daitezke. Hausnarketa kolektiboak egitea eta ekintza eraldatzaileak imajinatzea eta martxan jartzea erronka handia da, testuinguru bakoitza eta berezko ikuspegiak kontuan hartuz.
  7. Aztertutako bost kasuetan, aniztasun hau, gehienbat, hezkuntza arloetan barne hartu da. Horregatik maila teorikoan oinarri komuna sortzeko beharra nabarmentzen dugu. Horrek, ekimen konkretuak laguntzeaz harago, antolaketa kulturan aldaketak egiteari dagokio. Sexu eta genero aniztasuna era irekian landu behar da erakundeen arlo guztietan txertatzeko eta ez egoteko zenbait pertsonaren borondatearen menpe.
  8. Txertatze hau era ezberdinetan buru daiteke; esaterako, LGTTBIQ pertsonen giza-eskubideekin lotura zuzena duten prozesuak babestuz (adibidez, berdintasunezko ezkontzaren alde lan egiten duten erakundeak edo trans pertsonen eskubideak defendatzen dituzten erakundeak, etab.) edo aniztasun hau barne hartu nahi duten antolaketa prozesuak babestuz (adibidez, Brasileko MSTk sexu eta genero dibertsitatea bere borrokan sartzen duenean edo gatazka armatu baten memoria historikoa egitean LGTTBIQ kolektiboaren eskubideen urraketa aintzat hartzen deneaniv). Edozein kasutan, tokikoa eta espezifikoa den dimentsioa mundu-mailako dimentsioarekin lotu behar da gurutzatzen diren eta elkarrekin eztabaidatzen duten borrokak sortzeko, eredu normatibo eta hegemonikoaren aurrean alternatiba kolektiboak sortuz.

Azken finean, gai honetan eta beste askotan Lankidetza Eraldatzailetik araua gainditu nahi dugu hesiz kanpo daudenak sartuz. Elkar topatu, eztabaidatu, aukera berriekin amets egin eta hauek elkarrekin martxan jartzen saiatu. Nagusi den eredu hau, bere inposizioak eta bazterketa eta heriotza praktikak eraitsi. Nagusi den eredu hori mundu-mailakoa da, eta gure proposamen alternatibo eta ez normatiboak, ordea, tokikoak eta globalak.

IlustracionRGB FONDO BLANCO_web
Unai Zorriketaren marrazkia

Esther Canarias eta Fernando Altamira Naiha taldearen parte den INCYDE Iniciativas de Cooperación y Desarrollo taldeko kideak dira.


Oharrak:

i Coll-Planas, G. (2010): La voluntad y el deseo. La construcción social del género y la sexualidad: el caso de lesbianas, gays y trans. Edit. Egales. Madril.

ii Platero, R. L. (Ed.) (2012): Intersecciones: cuerpos y sexualidades en la encrucijada. Edit. Bellaterra. Bartzelona.

iii Equipo Nahia (2014): LURRERATUZ. Aterrizando los deseos olvidados. La perspectiva de género y de diversidad sexual en la Cooperación al Desarrollo, la Educación para la Ciudadanía Global y la promoción y defensa de los derechos humanos de las personas inmigrantes y refugiadas. Edit Nahia. Bilbo. http://www.iniciativasdecooperacionydesarrollo.com/wpcontent/uploads/2015/01/lurreratuz-aterrizando-los-deseos-olvidados.pdf

iv Centro Nacional de Memoria Histórica (2015): Aniquilar la diferencia. Lesbianas, gays, bisexuales y transgeneristas en el marco del conflicto armado colombiano. Edit. CNMH-UARIV-USAID-OIM. Bogotá, 2015  http://www.centrodememoriahistorica.gov.co/informes/informes-2015-1/aniquilar-la-diferencia

Print Friendly, PDF & Email

2 thoughts on “Generotik Sexu eta genero aniztasunera. Lankidetza ez normatiboa.”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude