Archivo de la categoría: Euskera

Oinarri herritar argentinarra eta antolaketa soziala

Argentinar gizarte mugimenduak, 90ko hamarkadako neoliberalismoaren aurrerakadaren aurrean bizirauteko sortutak, 2001az geroztik, haien politika eta antolamendurako ahalmena indartu zuten. Gaur egun, erakunde ezberdinek oinarri herritar heterogeneoa osatzen dute elkarrekin: alde batetik, Cristina Fernandezen gobernuaren aliatuak diren zenbait erakundek; bestetik, sostengua eskainita ere aldi berean baztertutako sektoreentzako pilatze handiagoa eskatzen duten erakundeek; eta azkenik, eredu aldaketarik ikusi ezean kontran agertzen direnek. Era berean, baliabide natural eta herri indigenen esplotazioaren kontrakoak diren herritar egitura pluralak ere indartu dira.

Nazioarteko finantza arkitektura berria: krisiaren aurrean Latinoamerikatik sortutako erantzuna

Nazioarteko finantza-sistemak herrien oparotasuna eta herritarren bizi-baldintzak hobetzen laguntzen al du? 2008an agertutako nazioarteko finantza-krisiak, mundua, bereziki Europa, astintzen jarraitzen du gaur egun. Krisiak, nazioarteko finantza-instituzio eta nazioarteko finantza-sistema osoaren rolei buruzko eztabaida mahigaineratu du; sistema honek, enpresen interesak eta gutxi batzuen irabaziak babesteko helburuarekin, arauketen ahultzea bultzatu du eta.

Bolivia: oparoaldi ekonomikoaren ameskeria

Boliviako gobernua protesta sozial handiko momentu batean aurkitzen da. 2010etik gatazkak izugarri ugaritu dira, 25 urteko errekorra gaindituz[1]. Aro erreboltari berriak Evo Moralesek sostengu elektoral izugarriaren bidez lortutako bigarren legealdiaren legitimitate galera erakusten du. Bere gobernu indigena eta anti-neoliberalaren kalitatearen inguruan zalantza-oldea sortarazi dute bi elementuk: batetik, bere gobernu-programa, Ama Lurrari errespetua erakusten omen dion diskurtsoak eta erauzketa-industriaren lagun den gestio publiko eraginkorraren arteko kontraesanak; besteti, asaldaketa-egoerari aurre egiteko errepresio gogorrak, TIPNIS-eko (Isiboro-Secure Lurralde indigena eta Parke nazionala) indigenen mobilizazio baketsuaren kontra emandakoak bezala.

Paraguaiar kilomboaren erreplikak

Menudo quilombo! Hau izan zen esaldirik errepikatuena Fernando Lugoren azken eta Federico Francoren lehenengo orduetan Paraguaiko presidentzian. Estatu kolpe parlamentarioa esan nahi du kilomboak, ulertzeko zaila dena baina ia jende guztiak ulertzen omen zuena nahiz eta ez justifikatu. “Sostengurik gabe gobernatzen zuen”, “herria gidatzen duten kazikeei aurre egin die”, “bakarrik zegoen”… hausnartu zuen ahots betez herri batek non, 24 orduz aparte, lasaitasuna izan zen nagusi.