Bagenuen, guk, jolas bat umetan: hitz bat aukeratu eta esanahia galtzen zuen arte errepikatzea: “euria, euria, euria, euria...”. Nago, gisako zerbait ez ote den gertatzen komunikabideetan etengabe entzuten dugun hainbat terminorekin; esanahiz husten, pisua galtzen, joaten direla harik eta haizeak eroaten dituen arte.
Jada, hemen duzu Herriak aldizkariaren ale berria. Herriak, Bakea eta Duintasuna Elkartearen proiektu bat da: euskara hutsean ekoiztutako aldizkaria. Pueblos aldizkariak lantzen dituen gaiak osatzen ditu, baina tokian tokiko gaiak jorratuz ikuspegi internazionalista eta feminista batetik.
Miren Alkala, Urko Redondo eta Ainara Gurrutxaga 2001ean sortutako Dejabu Panpin Laborategia euskal antzerki konpainiako kide dira. Sorkuntza eta esperimentazioa xede hartuta, plazaratutako hainbat antzezlenengatik sarituak izan dira eta horietako batzuk argitaratu ere egin dituzte.
Herriak aldizkariaren lehenengo ale osoa jada PDFn duzue eskuragarri. Herriak, Bakea eta Duintasuna Elkartearen proiektu bat da: euskara hutsean ekoiztutako aldizkaria.
Iñakik hamar urte eta leuzemia ditu. Joxanek berrogeita sei urte eta gerra zibileko obus baten txatala buruan. Etorkizun bideragarririk ez duen ospitalean iragana eta oraina kateatzen dira Migel eta Kristina medikuen ametsetan.
Bilbon jaioa eta hazia, Elena Caballero, La Basu moduan da ezaguna. Musikaren maitale leiala da, berezeki rap, soul, dancehall, reggae, R&B, rock, punk eta flamenkoa. Hip hop kultura 90. hamarkadan ezagutu zuen eta 1999an bere lehenengo emakumeen rap talde bat sortu zuen, “Jungla Urbana”.