Testuinguru berria. Azken boladan, Latinoamerikako hainbat gobernu aurrerakoi eta, batez ere, herri klaseak pairatzen ari dira bertako eskuinaren altxamendu erreakzionarioa, intentsitate ezberdinekoa lekuaren arabera. Hori posiblea izan da zenbait aldagai uztartu baitira testuinguru berri bat sorrarazteko.
Jule Goikoetxea Mentxaka (Donostia, Gipuzkoa) filosofia, kazetaritza eta zientzia politikoak ikasi zituen Cambridgko eta Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Azken hamarkadan ikertzaile gisa ibila da Europako eta Kanadako unibertsitateetan. Gaur egun, ikertzaile eta irakaslea da EHUn, baina ezaguna da bere ekoizpen teoriko eta literarioengatik eta hedabideetan egiten dituen kolaborazioengatik, esaterako Berrian eta EITBn. Pasa den azaroan berarekin izan ginen Donostiako Elkar Aretoan bere azkenengo liburuaren aurkezpenean: "Demokraziaren pribatizazioa".