Hurrengo asteartean, hilak 24, 16:00tatik 18:00tara, “Bakearen eraikuntzarako bidea. Euskal Herriko eta Kolonbiako zailtasunak, esperientziak eta erronkak” tailerra burutuko dugu Aieteko Jauregian (Donosti), Komunikazio Alternatiboaren Astearen baitan antolatuko ekintza bat.
Kolonbia eta Euskal Herriko gatazka armatuak, izaera eta testuinguru ezberdinekoak izan arren, ezaugarri batzuk konpartitzen dituzte, hala nola, ondorioekin zerikusiak dituztenak: biktimak, lekuz aldatutako pertsonak edo iheslariak eta preso politikoak. Tailer honen bidez gizarte zibilak egoera horiei aurre egiteko estrategien inguruan arituko gara, alegia, jendartearen parte-hartzeaz bake prozesu eta armagabetzetan; preso, iheslari edo matxinatuen bergizarteratzetan; eta memoria eta bizikidetzaren bermatzean.
Tailer honetan María Fernanda Montiel Murillo parte-hartuko du, Colombia Informako albiste agentziako berriemailea eta iparekilade euskaldeko Congreso de los Puebloseko komunikazio koordinatzailea.
Colombia Informa herriaren ikuspegitik gizarte eta politika errealitatea ikusarazi nahi duen komunikazio agentzia bat da, komunikabide handiek herritarren inguruan zabaltzen duten hesi informatiboa apurtzeko asmoarekin. Tokiko berriemaile eta herri-komunikazioaren kolektiboei esker elikatzen da, beraien ekoizpenak publikatuz oihartzun handiagoa lortuz herrialde eta nazioarte mailan.
Colombia Informak helburu argi bat du: gizarte justu eta berdintsu baten aldeko borrokak ikusaraztea, hauen protagonistak direnez gain. Ideien eztabaida eta gertakarien analisia sustatu nahi du, baina ikuspegi zabal, sakon, zorrotz eta kritiko batetik.
Congreso de los Pueblos izaera politiko eta soziala duen erakunde bat da, Kolonbiarako bizitza duina eta gizarte justizian oinarritutako herrialde proposamen baten eraikuntzan diharduten eragile ezberdinak biltzen dituena.
Maria Montiel Equipo Jurídico Pueblos erakundearen laguntzailea da baita ere. Giza Eskubideen erakunde honek lurraldearen defentsan diharduten komunitateekin aritzen da elkarlanean, bizitzaren suntsipenaren erantzule diren politika estraktibistei aurre egiten dieten prozesu sozialak lagunduz. Estatu-krimenen biktimak ordezkatu eta ikustarazten ditu eta arrazoi politikoengatik kriminalizaturiko erakunde sozial eta pertsonen defentsa hartzen du bere gain. 2007an eratu zenetik, Kolonbiako kartzela-egoera ere salatu du.
Eta Foro Sozial Iraunkorraren izenean (Euskal Herriko bake prozesua sustatzeko sortutako 18 eragilez eta 17 pertsona indibidualez osatutako sarea), kideak diren hurrengo eragileak parte-hartuko dute:
- Antxeta Irratia, Gure Irratia eta Pausumediak sortutako tokiko irrati bat da, bere egoitza Hendaian duena eta Bidasoaldean (Irun, Biriatu, Pausu eta Hondarribia) eta Donostin emititzen duena.
- Etxerat, euskal preso, iheslari eta deportatuen senitartekoen elkartea, beste batzuen artean, asistentzia, aholkularitza eta laguntza eskaintzen duena, egoera mingarri horrek bizitzaren alor guztietan (fisikoan, psikikoan, sozialan eta ekonomikoan) sortutako samina txikitu eta leuntzeko tresnak garatzeko.
- Egiari Zor, Estatu krimenen biktimak biltzen duen elkartea (erailak, desagertuak eta torturatuak), besteak beste, hauen errespetuaren, egi osoaren, ezagutzaren eta ordaina izatearen alde lan egiten duena.
¿PARTE-HARTU NAHI DUZU?
Deitu 618172037 telefonora edo idatzi hurrengo helbide elektronikoetara:
parte-hartu@pazcondignidad.org
info@revistapueblos.org

