» Rosaura Audi kazetaria Komunikazioaren Astean parte-hartuko du Argentinako Komunikatzaileen Elkartea (Comuna) ordezkatzen

Rosaura Audi (Argentina, 1971) kazetaria da, nazioarteko politikan aditua. 1996an dokumentalen ekoizpenetan parte-hartzen hasi zen Argentinan. Gero Londresera bidaiatu zuen non Télam komunikabideko berriemaile lanetan aritu zen 1998 eta 2000 urte bitartean. Argentinra bueltatzean Télameko nazioarteko atalaren burua izendatu zuten. 2004tik kazetaritza irakasten du Palermoko unibertsitatean eta 2004tik 2013ra Italiako ANSA albiste agentziako berriemailea izan zen, atal buru bezela aritu zelarik.

2013an Latinoamerikari buruzko web orrialde bat garatu zuen Grupo Octubren. 2014ko iraila eta 2015eko abenduaren artean Nazioko Kultura Ministerioko Difusio, Protokolo eta Zeremonialaren zuzendaria izan zen. Gaur egun, irakaskuntzarekin jarraitzen du eta komunikabide ezberdinekin kolaboratzen du ere, besteak beste, Pueblos – Informazio eta Eztabaida aldizkariarekin (bere artikulu batzuk hemen ikusi ditzakezu). Argentinako Komunikatzaileen Elkarteko zuzendaritza taldeko kidea da, zeinetan web atariaren edizioan eta sare sozialetan difusioan ere kolaboratzen duen.

Comuna herrialde osoko kazetari eta komunikatzaileek osatutako kolektibo bat da, komunikazioaren demokratizazioa sustatzen duena eta Cristina Fernández de Kirchnerren gobernuak sustatuko Ikus-Entzunezkoen Komunizio Zerbitzuen Legearen betetzearen borrokan jaio zena.

Legea ez zen osorik bete arrazoi ezberdinak direla eta. Nagusiena, prentsa hegemonikoak eragindako presioak lortutako epaiak legearen betetzea geldiarazi zuten. Mauricio Macriren gobernuak bertan behera utzi zituen lege honen funtsezko alderdi gehienak eta gaur borroka ez da soilik ahotsen aniztasunaren aldekoa, baita adierazpen askatasunaren eta herritarrek informatuak egoteko eskubidearen aldekoa ere.



Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude