Oscar Beltrán kazetaria Radio Victoria eta El Salvadorreko Irrati eta Programa Parte-Hartzaileen Elkarteko (ARPAS) kidea da. Bi denboralditan ARPASeko presidentea izan da eta gaur egun, Radio Victoriako zuzendaritza taldeko kidea da.
ARPAS eskualde ezberdinetako 22 herri-irrati biltzen ditu, komunikazio parte-hartzaile, alternatibo eta herri-hezkuntzaren bidez herritarrekin eragitea sustatuz gizarte demokratiko, ekitatibo eta jasangarri bat eraikitzeko asmoz.
Elkarte hau komunikabideetako legeak eta politika publikoak aldatzeko lan egiten du, batik bat, herrigintza onartu dadin eta baldintza hobeagoak berma daitezen. Era berean, El Salvadorreko gizarte eragile ezberdinekin korrupzioaren kontrako borrokan laguntzen du.
ARPAS Komunikazio Eskubidearen aldeko Sarearen (RedCo) kidea da ere. Gizarte zibilaren eragileek osatzen duten espazio hau ARPASetik koordinatzen da, guztiak komunikazioaren giza eskubidearen aldeko eta komunikazioaren demokratizazioaren aldeko borroketara gehitu direlarik. Baita Latinoamerikako Irrati Hezkuntza Elkarteko (ALER) kidea da ere, Quiton (Ekuador) egoitza nagusia duen herri komunikabideen koordinadora kontinental bat.
Radio Victoria (Cabañas) eta beste herri irrati batzuk, informazio sare bat sortu dute hezkuntza programak eta berriak eskeintzen duena goizeko 09:00tatik 18:30ak arte. Voces en Contacto albistegia azpimarragarria da , 17.30tatik 18.30ak arte.
