Komunikazio kritikoa interesatzen zaizu? Argentina, Brasil, Kolonbia, Mexiko, El Salvador edo Venezuelako proposamenak ezagutu nahi dituzu? Gorrotoaren diskurtsoari, gerra kapitalismoari edo multinazionalen zuriketari aurre egiteko dauden estrategien inguruan eztabaidatu nahi duzu? Komunikazio feminista bat bilatzen duzu? Urriaren 23tik 29ra Bilbo, Donosti eta Gernika artean, Komunikazioaren Astea ospatuko dugu. Izena-eman ezazu antolatutako tailer, eztabaida jardunaldi, hitzaldi edo bisitaren batera!
OINARRI POLITIKO-PEDAGOGIKOAK
- Kutsatze internazionalista. Asteak topaketarako gune bat izan nahi du, munduko herri-komunikazio esperientzien arteko kutsatzea eta elkarren arteko ikasketak sustatzeko. Euskal Herrian burutzen denez, bertako komunikazio eta herri ekimen batzuk zuzenean ezagutzeko aukera ere egongo da.
- Danok dakigu, danok irakasten dugu. Egitarauak formaziorako, gogoetarako, elkartrukerako eta errelitate zehatzen analisirako espazioak aurreikusten ditu, pertsona guztiak bizipenez betetako motxilak dakartzagulako eta danok komunikazio eta emantzipaziorako sujetoak garelako.
- Kritika eta autokritika munduari buelta emateko. Desberdintasunak areagotzen dituen eta kolapso ekologiko batera garamatzan sistema baten aurrean, asteak, inguratzen gaituen errealitatearen kritika sakona sustatuko du, era berean, prozesu emantzipatzaileetara zabalduko dena modu eraikitzale batean.
- Zaintzatik pentsatu. Astea espazio autogestionatu moduan pentsatu da zeinetan taldea prozesuaren sujetoa izango den, pertsona guztien parte-hartze ekitatiboa eta kalitatezkoa bermatuz. Era berean, harreman berdintsuak, justuak eta horizontalak sustatuko dira.
- Komunikatzen aritu, oinak lurrean izanda. Difusiorako komunikazio materialak ekoiztuko dira taldean (irudiak, audioak, bideoak, artikuluak eta erreportaiak).
Azken bidalketak
- Urriaren 26an, Latinoamerikako Multinazionalen Behatokiak eta Colombia Informak tailer bat emango du, komunikaziotik botere korporatiboari aurre egiten ikasteko
- Urriaren 26an Ongi Etorri Errefuxiatuekin batera, gorrotaren diskurtsoari komunikabide eta sare sozialetatik nola aurre egin eztabaidatuko dugu
- Bilboko 7Katu Gaztetxeak BDS inguruan tailer bat egingo du, elkartasunerako eta desobedientziarako tresna bat
- Gerrilla Marketinga. Urriaren 25ean, Bilbon, sareak dituen aukerak biderkatzen ikasteko tailerra
- Komunikazio Asteari hasiera eman baino lehen, bihar, urriak 20, tailer bat izango dugu Laudion: “Venezuelatik Laudiora: feminismoak eta komunikazioa”.
- Venezuela eta Kubaren inguruko manipulazio mediatikoari aurre egito estrategien inguruan eztabaidatzen dugu? Hurrengo asteartean, Donostin, Cubainformación eta La Araña Feministarekin (Venezuela) hitzegingo dugu.
- Cine Invisible eta Komunikazioaren Asteak espazio bat eskainiko dute urriaren 25an zinea eta giza eskubideen inguruan solasteko
- Antxeta Irratia, Etxerat eta Egiari Zor, Komunikazio Alternatiboaren Astean parte-hartuko dute Foro Sozial Iraunkorraren izenean.
- El Salto eta Hordagok eskainiko duten komunikazio alternatiboaren egoera, eztabaidak eta erronkak aztergai izango duen tailerrak emago dio hasiera Komunikazio Alternatiboaren Asteari, urriaren 23an.
- Komunikazio feminista eta komunikabide alternatiboak (tailerra)
- María Montiel, Colombia Informa eta Congreso de los Puebloseko kidea, Komunikazioaren Astean parte-hartuko du
- “Ojo de Agua Comunicación” (Mexiko) Luis Alonso Salvadorrek ordezkatuko du Komunikazio Alternatiboaren Astean
- Rosaura Audi kazetaria Komunikazioaren Astean parte-hartuko du Argentinako Komunikatzaileen Elkartea (Comuna) ordezkatzen
- Komunikazioaren Astean El Salvadorreko Oscar Beltrán parte-hartuko du, Radio Victoria eta ARPASeko kidea
- Gioconda Motak (La Araña Feminista, Venezuela) Komunikazioaren Astean parte-hartuko du


Iruzkin berriak