» El Salto eta Hordagok eskainiko duten komunikazio alternatiboaren egoera, eztabaidak eta erronkak aztergai izango duen tailerrak emago dio hasiera Komunikazio Alternatiboaren Asteari, urriaren 23an.

Urriaren 23tik 29ra, Komunikazio Alternatiboaren Astea ospatuko da Bilbo, Gernika eta Donostian, Pueblos Aldizkariak eta Bakea eta Duintasuna Elkarteak antolatuta, hemengo eta latinoamerikako zenbait erakunderen laguntzarekin. El Saltok eta Hordagok eskainiko duten komunikazio alternatiboaren egoera, eztabaidak eta erronkak aztergai izango duen tailerrak emango dio hasiera tailerrez, hitzaldiz eta bisitaz betetako asteari.

El Salto komunikabide independienteen kolektibo bat da, Diagonal egunkariaren ekimenetik jaioa (12 urteko ibilbidearekin) eta gaur, espainiar estatuko 20 komunikazio proiektu baino gehiago biltzen ditu eta nodo ezberdinak ditu Andaluzia, Aragoi, Galizia, Madril, Nafarroa, País Valencià eta Errioxan. Proiektua komunikabide independiente bat sortzeko asmoarekin hasi zen, deszentralizatua, multimedia eta parte-hartzailea, kalitatezko kazetaritza baten bidez eraldakatea soziala sustatzeko, web orrialde eta hilean behineko paperezko aldizkari baten bidez.

10:00tatik 14:00tara, Bilbao Aterpetxea Hostelen, ospatuko den tailer honetan, El Saltoko ordezkari batzuk eta Argentina, Brasil, Kolonbia, Mexiko, El Salvador eta Venezuelako herri-mugimendu eta komunikabieetako ordezkariek, komunikazioaren erronken eta egoeraz arituko dira, abita komunikazio sinergiak aprobetxatzeko estrategiez eta herri-mugimenduekin harremanak sendotzeko tresnetaz ere.


¿PARTE-HARTU NAHI DUZU?
Deitu 618172037 telefonora edo idatzi hurrengo helbide elektronikoetara:
parte-hartu@pazcondignidad.org
info@revistapueblos.org


 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude